lunes, 14 de mayo de 2012

Lau frikien kontua baino askoz gehiago



Hasierako ordenagailuak 50-80ko hamarkadako makina handi eta garestiak ziren.80ko hamarkadatik aurrera, erabigarriak izaten hasi ziren.Urte hauetan copyright  legea softwarera hedatu zen, konputagailuen zabalgunea zela eta, softwarea negozio-aukera bihurtu zen, ondorioz, software-enpresa asko sortu ziren.
Richard Dtallmanen ustez, softwareak libre izan beharko lukeela, batetik, ezagutza parekatzeko baita gizarteak aurrera egiteko, bestetik, libre izateak kalitate hpbeko programak egitea ahalbidetzen duelako.

Software bat librea da berorren erabiltzaileak lau askatasun baditu. 

0.Askatasuna: Helburua edozein dela ere, programa exekutatzeko askatasuna.

1.Askatasuna: Programa aztertu eta norberaren beharretara egokitzeko askatasuna.

2.Askatasuna: Programa kopiatzeko eta kopiak banatzeko.

3.Askatasuna: Programa hobetzeko askatasuna eta hobetutako bertsioa zabaltzeko askatasuna, edonork etekina atera diezaion.

 Copyleft kontzeptua, librea banatzen den sofwarea aldatu edo hobetuz gero librea izaten jarraitzea da.
Linux izena,  Linus Torvalds izeneko ikasle finlandiar batetik datorkio.Sistema eragile "arraro" honek Mozilla Firefox eta Google Chrome programekin erabili ahal da.
Googlek smartphone eta tableten garatutako eta Linuxen oiharritutako Andoid sistema eragileagatik ez balitz, beste ekoizleentzat lan nekeza litzteke Applek lortutako de facto monopolioa haustea-sistema eragile propioa garatzeko kostua eta sistema eragile horren inguruan aplikazio-kopuru erakargarria bat lortzeko zailtasuna direla medio-, ez litzeteke egongo alternatiba egokirik haren produktu garesti eta itxientzat.
Utopia ez da software librea zeren eta enpresa asko eta oso garrantzitzuak ari baitirelako software librea bultzatzen eta finantzetzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario